Zaindari ikusezina liburuaren arrakasta eta gero, Dolores Redondoren Baztango trilogiaren bigarren liburua kalera atera berri da: Hezurren ondarea. Irakurmin handia sortu duen liburu hau apalategietarat iritsi da azaroaren 21ean, eta horrekin batera Kataluniako irakurleek Baztani buruzko gehigarri interesgarria izanen dute. Izan ere, Columna Edicions-Grup 62 argitaletxea eta Baztango Udalaren Turismo Zinegotzigoaren elkarlanari esker, FNACen katalanierazko liburua erosten duten irakurleek Baztango mapa turistikoa aurkituko dute gehigarri gisa. Eta liburuarekin ez ezik, mapa promozio kanpainan ere banatuko du argitaletxeak.

Dorrea Elkarteko Pello Iriarte diseinatzaileak Baztango Turismo Batzordeak aurten argitaratutako mapa turistikoa moldatu du El llegat dels ossos-en irakurleei bailararen barnako ibilbidea proposatuz. Elizondo, Infernuko Errota, Amaiur eta Irurita dira nabarmendutako guneak, idazlearen beraren gomendioa ere jasoz. Baztango mapa berezi honi esker Amaia Salazar inspektorearen pausuak jarraitu nahi dutenek are errazagoa izanen dute, zalantzarik gabe.

 

 

Iturria: http://www.ttipi.net/berriak/dolores-redondoren-hezurren-ondarea-liburuaren-promoziorako-baztango-mapa-argitaratu-dute

 

_portada_3939ee47