Zentzumenen eboluzioa

Errepika ezina den lekuak , bazter bitxiak aukeratzen ditu. Markulluko Borda Bagordi mendiaren magalean dago, Elizondon bertan eta Baztango bihotzean . Iretzez, haritzez eta pagadiez inguratuta eta naturaren magiataz eta serenitateaz gozatzen , XXI. Mendeko zerbitzu guztietatik urbil.

Baztango haranak eta Nafarroako Pirinio Atlantiko guztiak bere giroaren edertasun naturala, monumentala eta artistikoa ezagutzera gonbidatzen dute . Xorroxinetik, Baztango ibaiaren sorrera, Bertiz Jaurerriko Parke Natural zabaleraino. Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko leize sorginduetatik, inguru osoan zehar badauden 600 monumentu megalitikoetara. Urritzate eta Aritzakungo urrezko minezuloetatik Bidasoako tren txikitoren errailetaraino. Urdazubi eta Amaiurreko errotak bisitatzen, eta bailara osoa zeharkatzen duen Donejakue bidean barrena ibiltzen. Bozateko Santxotena Museo Eskultorikoa eta Elizondoko Jorge Oteiza etnografia Museoan geldiaratxo bat eginez. Amaiurko gaztelua ahaztu gabe, historia eta kultura nahasten direnean, Nafarroako Erresumaren azken ikur nagusia delakoan.

Tokiko sukaldaritza, mendirako ibilaldi anitzak, herri ederrak eta Erdi Aroko eta Errenazimenduko jauregi eta baserrien arteko nahasketak harrituko dute bisitari abenturazale eta ausarteeneri.