Guri buruz
Markullu, egi bihurtutako ametsa
Etxean bezala sentitu
Tratu pertsonalizatua eta hurbiltasuna
2008. urtean hasi ginuen jarduera hau 8+2 lagunentzako alokairu osoa zuen landa-etxe batekin, eta horrek poztasun handia eman zigun. Esperientzia pozgarri hark, gure gonbidatuen iradokizunek eta eskariak eskaintza moldatzera eraman gaituzte, bagenuen ametsa errealitate bihurtuz.
Ezagutu Markulluren familia nork osatzen dugun:

Maxux Goñi
Maxux Goñi
Irekia, sortzailea eta baztandarra.
Besteak zoriontsu egitera dedikatzen da, bere gonbidatuen egonaldia erraztuz. Bere lana sutsua denez, normalean etxean egon ohi da, apartamentuetatik gertu bizi da, eta mendira paseatzera, edo inguruko hiri eta herrietara ihesaldiren bat egitera atera bada, erantzungo dizu, mugikorra beti berarekin darama eta.
Baztandarra lau aldeetatik eta harro. Bere bailarako maitale handia, Maxuxek ingurune honi buruz dakien guztia irakatsiko dizu; Baztan bailararen erdialdean bizi da, Bagordi mendiaren magalean, Elizondo eta Elbete herrien gainean. Handik gidatuko zaitu, esango dizu zein txango egin, nor bisitatu, bisitari ugari dauden garaietan txoko lasaiagoak ikusteko alternatibak emango dizkizu, janari onataz gozatzen erakutsiko dizu.
Maxuxek kultur agenda eskainiko dizu, zuk ere gure kultura ezagutu dezazun, eta euskaraz hitz batzuk irakatsiko dizkizu, bailaran egiten dugun hizkuntza baita.
Eta Markulluko Bordan zure egonaldia ahalik eta jasangarriena izan dadin ere lagunduko dizu, Baztango kultura, gizarte, ekonomia eta ingurumena zaintzeko jarraibide erraz batzuk emanez.
Baztan hori eta askoz gehiago baita, ongi etorria Markulluko Bordara.
Irune
Maxux-en oso antzekoa, eta bien artean talde bikaina osatzen dute. Irune gipuzkoarra da jaiotzez, baina baztandarra 2015etik, eta berak deskubritzen ari den Baztan erakutsiko dizu, kanpotik etorri eta bailaran finkatzen direnen ikuspuntua oso garrantzitsua baita. Baztanek liluratu duen guztia eta “harritu” duen guztia kontatuko dizu.
Oso ernea eta jatorra, auzokide berri baten begietatik ikusitako Baztan erakutsiko dizu. Baztandarrengan arreta gehien deitu dion gauzetako bat euren izaera izan da, hasieran itxia, baina momentu batean irekitzeko gai dena euren eguneroko uneak bisitariekin partekatzeko. Bailaran zehar ibiltzen zaren bitartean edozein Baztandarrekin berriketan saiatzea da Irunek ematen dizun aholku nagusia.
Liluratzen duen Baztango beste alderdia, bailarako bizilagunek euren etxeekiko eta herriekiko sentitzen duten maitasuna da. Tokiko arkitekturari errespetua mantenduz, harri gorria eta material nobleen erabilera zainduz.
Eta udaberrian berdearen indarra, eta udazkenean kolore aniztasuna, heldu zenetik bizi eta sentitzen duen zerbait da.
